Heriotzari buruz hitz egiteko kafe topaketa, bihar
Death Cafe izeneko hitzordua antolatu du Bidasoa Zurekin elkarteak, «heriotzari buruz hitz egiteko, errespetu eta konfidentzialtasun osoz».
Heriotzaren inguruko Death Cafe izenpeko topaketa antolatu du bihar Bidasoa Zurekin elkarteak, Ruta 33 kafetegian (17:00). «Errespetu eta konfidentzialtasun osoz» mintzatzeko espazioa izango da, baina inolaz ere «dolurako laguntza bat» edo «ondorioak ateratzeko asmoz» antolatutako hitzordua. Informazio gehiagorako edo izena emateko 690 950 519 telefono zenbakira jo dezakete interesdunek.
Bestalde, Bidasoa Zurekin elkarteak bere burua aurkeztuko du azaroaren 2an, Kultur Etxean (18:00). ESI Bidasoaren 2020-2022 Bottom Up proiektuen baitan sortutako elkartea da, eta «gaixotasun kroniko aurreratuak edo hilzorian dauden pertsonen bidelagun izatearen edota horiek zaintzearen garrantziaz gizartea kontzientziatzeko» helburua du. Aurkezpenaren ondoren, 19:00etan, Dando Vida A La Muerte II. festibalean aurkeztutako dokumentala proiektatuko dute.