Artalekuk eta Azken Portuk zenbait zerbitzu berreskuratu dituzte
Spa, sauna eta gorputz tratamendurako eremuak erabilgarri daude berriro. Dena den, instalazio guztietan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izaten jarraitzen du.
Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak pandemiagatik itxita egon diren zerbitzuak berreskuratzen hasi dira. Zehazki, spa, sauna eta gorputz tratamenduko eremuak dira jada berriro erabilgarri daudenak . Dena den, instalazio guztietan (bainatzeko eta dutxatzeko unean izan ezik) musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izaten jarraitzen du.
Horrez gain, udalak gogoratu dagoeneko ez dela beharrezkoa Timp aplikazioaren bidez erreserbarik egitea.