Astetik astera, COVID-19 kasuak beherantz Irunen eta Hondarribian
Hilaren 18tik 24rako tartean COVID-19agatik kutsatutakoen kopurua hamalau pertsonakoa izan da Irunen eta Hondarribian. Aurreko epealdian 26 izan ziren.
Hilaren 18tik 24ra, Irunen eta Hondarribian hamalau pertsona izan dira positibo Irunen eta Hondarribian COVID-19agatik, hamahiru Irunen eta bakarra Hondarribian. Aurreko erreferentzia hilaren 11tik 17rako astekoa da: orduko hartan 26 izan ziren kutsatuak.
Handiak ez, baina azken hamalau egunetako tasetan aldaketak izan dira bai Irunen zein Hondarribian. Hala, Irungo egungo tasa 53koa da (38koa zen hilaren 17an), eta 47koa Hondarribian (hilaren 17an, 52koa).
Osasun Sailak astero ematen ditu orain COVID-19aren eraginaren gaineko datuak. Gaur, azken azpi egunetako datuen berri eman du txosten bidez. Handik ateratakoak dira albisteko honetako zifrak.