Manifestaziora deitu ditu herritarrak Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak
Hileko azken astelehena izanik, kalera aterako dira hilaren 25ean. San Juan plazatik abiatuko da manifestazioa.
Pentsiodunen manifestazioa Colon pasealekuan. Argazkia: Twitter, Irungo EH Bildu Hileko azken astelehenetan bezalaxe, datorren honetan ere (hilak 25) manifestazioa egingo du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak hiriko kaleetan barrena. Beti bezala, San Juan plazatik abiatuko dira, 12:00etan. Erdiguneko kale eta plazak zeharkatu ostean udaletxe aurrean amaituko dute mobilizazioa. Irundar orori, gazte eta heldu, gonbidatu diote manifestazioan parte hartzera.

