'La isla' antzezlana ikusteko aukera izango da etzi, Itsas Etxean
Histrion antzerki konpainiak taularatuko du 'La isla' antzezlana Itsas Etxea Auditoriumean. "Norberaren bizitza eta besteena ulertzeko dugun modu berezia" du ardatz lanak.
La isla antzezlana taularatuko du Histrioin antzerki konpainiak etzi, Itsas Etxea Auditoriumean (19:00). “Norberaren bizitza eta besteena ulertzeko dugun modu bereziaren” gaineko hausnarketa proposatuko du konpainiak. Sarrerak ohiko bideetan eskura daitezke 8 euroan; 4 euroan 18 urtez azpikoentzat.
Sinopsiaren arabera, ondokoan datza antzezlana: “Elkarri entzun gabe hitz egiten duen bikotea eta nahi gabe handitzen den distantzia. Mugitzen naizen bakoitzean gehiago urruntzen naiz eta hurbiltzen naizen bakoitzean gehiago mugitzen zara. Denok dugu bularrean ur gaziko putzu bat, haragiz inguratua. Denok ateratzen dugu burua garrasi egiteko ura lepora iristen zaigunean. Zergatik ikusten duzu beti nik ikusten ez dudana?”.