Danakoren 'Txitxarrue', Euskal Herriko hirugarren pintxo onena
Irungo jatetxeak onenen artean txoko bat egitea lortu du beste behin, oraingo honetan III. Euskal Herriko Pintxo Txapelketan.
Euskal Herriko pintxo onenetako bat dastatu nahi dutenek Irungo Danako jatetxetik pasa daitezela. Beste behin onenen artean txoko bat egitea lortu baitu. Atzo jaso zuen hirugarren pintxo onenaren saria Euskal Herriko Pintxo Lehiaketaren hirugarren edizioan.
Txitxarrue izeneko pintxoarekin eskuratu du hirugarren postua. Saritutako pintxoan pipermorro erreak marinatutako txitxarroarekin elkartu ditu David Rodrigez sukaldariak, ukitu berezi batekin noski, guzti hori txapata ogi baten gainean.