Emakumeen trainerua omenduko du Olagarro elkarteak
Laugarrenez omenduko du Olagarro elkarteak Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen taldea; "sostengua" adierazteko helburuarekin antolatu dute hitzordua.
Laugarren urtez jasoko du Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen taldeak Olagarro Kultur Elkartearen omenaldia etzi, larunbatarekin (21:00). 22 arraunlariek eta Iker Cortes zein Iñigo Bertiz entrenaileek jasoko dute Olagarrokoen aitortza, “sostengua” adierazteko helburuarekin antolatutako ekitaldian. Ildo horretan, Igor Obeso beira-putzegileak sortutako oparitxo bana jasoko dute taldekideek. Afaria eta opariarekin batera, kirolarientzat ekoitzitako ikus-entzunezkoa ere proiektatuko dute hitzorduan.