Hasi da 2021. urteko Fenomena jaialdia
Noir Socha talde gipuzkoarrak zabaldu du larrialdi egoeratik at egindako lehen jaialdia Hondarribian; zutik eta afororik gabe goza daiteke musika doinuez kirol kaian.
Iritsi da. Bertan da 2021. urteko Fenomena jaialdia. Noir Socha talde gipuzkoarrak zabaldu du festibala 13:30 pasatxoak zirenean. Eguraldi onak lagunduta, zutik eta pertsona edukiera mugarik gabe goza daiteke aurtengo Fenomena jaialdiaz. Hamarnaka lagunek bat egin dute kirol kaian kokatutako karparen azpian. Momentuz denentzako lekua egon arren, egunak aurrera egin ahala herritar ugari bertaratzea aurreikusi dute.
Noir Sochak ekin dio aurtengo Fenomena jaialdiari. Haien ondotik, Adios Amores bikote andaluziarraren txanda iritsiko da, 16:00etan. Vulk punk talde bizkaitarra oholtza gainean izango da 18:00eta,n eta Chaqueta de Chándal kataluniarrak, berriz, 20:00etan. Aurtengo ekitaldia ixteko ardura izango du Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak, 22:30ean.