Dominarik ez, baina fin aritu dira Santiagotarrakeko ordezkariak Munduko Maratoi Txapelketan

Eider Amundarain, Martin Miranda eta Unai Amostegik ordezkatu dute kluba Errumanian.

Errumanian izan ziren joan den asteburuan Santiagotarrakeko Eider Amundarain, Martin Miranda eta Unai Amostegi, bertan jokatutako Munduko Maratoi Txapelketan. Tamalez ez dute dominarik eskuratzeko aukerarik izan, baina fin aritu dira. Klubetik diotenez, hiruak “harro” daude lortutakoarekin.

Amundarain izan zen lehiatzen lehena, larunbatean aritu zen K1ean, meritu handiko zortzigarren postua eskuratuta; Miranda eta Amostegi aldiz, igandean sartu ziren uretan, K2 junior kategorian aritu ziren. Azkenean 17. postuan amaitu zuten txapelketa.

Txapelketa honekin amaitutzat eman dute maratoien denboraldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.