Aste honetan zero COVID-19 positibo Hondarribian, eta sei Irunen
Hondarribiko tasa 47an kokatu da, eta Irungoa 81ean. Denbora atzera asko egin behar da hain datu baikorrak topatzeko bi herrietan.
Denboran atzera asko egin beharko litzateke koronabirusaren eragin hain txikia topatzeko. Izan ere, aste honetan (astelehenetik ostegunera) Hondarribian ez da COVID-19 kasurik jaso, eta sei bakarrik Irunen. Horregatik, bi herrietako tasak 100dik beherakoak dira nabarmen. Joan den asteko epe berberean (hilaren 20tik 23ra) 21 izan ziren bi herrietan jasotako positiboak.
Jarraian, Osasun Sailaren datuetan oinarrituta, Irunen eta Hondarribiaren egoera datuekin.
- Irun. Tasa: 81 (joan den asteko ostegunean 200ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 2-3-1-0.
- Hondarribia. Tasa 47 (joan den asteko ostegunean 94koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-0.