"Inguruko hiri gutxik esan dezakete hiru kirolari olinpiko dituztela"
Omenaldia egin zieten atzo Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu diren Teresa Errandonea, Ander Elosegi eta Julen Aginagalde irundarrei.
Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu diren hiru irundarrei omenaldia egin zieten atzo udaletxean. Teresa Errandonea atleta, Ander Elosegi palista eta Julen Aginagalde eskubaloi jokalariarekin batera alkatea eta zenbat zinegotzi izan ziren, ongi etorri beroa jaso zuten.
“Kirolari hauek Japonian ikusita, gure kirolarekin harro sentitu ginen berriro ere. Ekitaldi honekin, haien esfortzua eskertu nahi dugu, eta Joko Olinpiko batzuetan parte hartzeak duen balio handia aitortu. Gure inguruko hiri gutxik esan dezakete hiru kirolari olinpiko dituztela, eta horrek ere asko esaten du hemengo klubek oinarria zainduta egunero- egunero egiten duten lanaren alde”, esan zuen ekitaldian Jose Antonio Santano alkateak.
Hiriaren izenean kirolariek irudi bana jaso zuten. Honetan, hiruak ageri dira udaletxearen aurrean. Marrazkia Arkaitz Gonzalez artista irundarrak egin du.
Lehen jokoak izan dira Bidasoa Atletiko Taldeko atletarentzat. Tokion 110 metroko hesi lasterketan lehiatu zen, baina tamalez, finalerdien ateetan geratu zen. Elosegik aldiz, laugarren jokoak zituen hauek, dagoeneko hiru diploma olinpiko eskuratu ditu. Santiagotarrakeko palista final handira iristeko gai izan zen, baina zorte handirik gabe. Bestalde, Bidasoa taldeko pibota izan da dominarekin itzuli den irundar bakarra, brontzezkoa eskuratu baitu.