Igandean amaituko dute Girabira programaren denboraldia

La Fantastica Banda taldeak The Beatles taldearen musika gerturatuko die haurrei. Musikaz gain ohiko tailerrak ere eskainiko dituzte.

mendibil Mendibil parkea, atzoko irudian.

Igandean (urriak 3) emango diote amaiera Girabira programaren denboraldiari Mendibil parkean, Txikimusika formatuan. Eta oraingo honetan ere La Fantastica Banda igoko da oholtza gainera. Didaktikoa izango da emanaldia, taldeak The Beatles talderen abestiak eskainiko ditu, talde mitiko honen musika gerturatu nahi baitiete haurrei. Musikaz gain, saio guztietan bezalaxe, tailerrak eta bestelakoak ere antolatu dituzte iganderako. Ondorengoa da egitaraua:

  • 11:00: Haurrentzako musika tailerrak egingo dituzte, honakoak: jaioberrientzako tailerra (4 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat), musika tresna bat fabrikatzeko tailerra (4 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzat), pandero tailerra (6 urtetik 10 urtera bitarteko haurrentzat) eta aplikazioen bitartez sortzeko tailerra (10 urtetik 14 urtera bitarteko haurrentzat).
  • 12:00: La Fantastica Bandaren kontzertua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.