Bilbon emakume batek jasandako talde bortxaketa gaitzetsi du M8 Asanblada Feminista Bidasoak
"Emakumeok jasaten jarraitzen dugun terrorismo matxista irmoki" gaitzetsi eta "bizirik atera den emakumeari babesa" adierazi diote asanbladako kideek.
Joan den asteburuan Bilbon emakume batek jasandako talde bortxaketa gogor gaitzetsi du M8 Asanblada Feminista Bidasoak. “Berriro ere, emakumeok jasaten jarraitzen dugun terrorismo matxista irmoki gaitzetsi behar dugu. Bizirik atera den emakumeari gure babesa eman nahi diogu hemendik, eta terrorista matxista horiei legearen pisu guztia erortzea nahi dugu. Gehiegi direlako”, esan dute amorruz hedabideei bidalitako ohar batean.