Santiagotarrakeko ordezkariak dominekin itzuli dira Esloveniatik
Eslalomeko Munduko Txapelketa jokatu dute klubeko hiru ordekarik. Klara Olazabalek zilarra eskuratu du C1 patruiletan eta Crespok aldiz, zilarrezkoa K1 norbanakoetan. Ander Elosegi podiumetik kanpo geratu da tamalez.
Eslovenian izan dira asteburu honetan Santiagotarrak taldeko hiru ordezkari, Bratislavako kanalean aritu dira, fin gainera. Eslalomeko Munduko Txapelketa jokatu dute Klara Olazabalek, Joan Crespok eta Ander Elosegik.
Bada, Olazabal eta Crespo domina banarekin itzuli dira Irunera. Olazabal (Miren Lazkano donostiarrarekin eta Nuria Villarubia katalarekin batera) C1 patruiletan zilarra eskuratzeko gai izan da. Crespok aldiz, brontzea eskuratu du, K1 norbanakoetan. Elosegik tamalez ez du dominarik lortzeko aukerarik izan, baina meritu handiko seigarren postua eskuratu du C1ean.