Donostiako manifestaziora deitu dute Txingudiko pentsiodunek
12:00etan hasiko dute ostiraleko mobilizazioa, Donostiako bulebarretik. Irundik topoz joateko hitzordua jarri dute.
Datorren ostiralean (urriak 1) Donostiako bulebarretik abiatuko den manifestaziora deitu dituzte eskualdeko herritarrak Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. 12:00etan hasiko dute mobilizazioa.
Asteleheneko deialdia Gipuzkoako pentsiodunen elkarte eta plataformetako koordinatzaileek egin dute, “adinekoentzat bizimodu duina bermatu behar dela” aldarrikatzeko. Irundik lagun talde bat joango da (Euskotrenen). 10:45an jarri dute hitzordua Kolon pasealekuko geltokian.