[Galeria] Neskengan pilotarekiko grina pizteko jaia, Jostaldin
EPEk eta Emekik antolaturiko Eman Pilotari Jaiaren bigarren eguna giro ederrean joan da. Gazteen tailerren ondotik, eliteko pilotarien txanda iritsiko da.
Ez dute atsedenik izan gaur goizean Jostaldi pilotalekuko hormek. 09:45ean hasi da neska gazteak pilotara erakartzeko Emakume Pilotarien Elkarteak (EPE) eta Hondarribiko Emeki emakume taldeak antolaturiko jaialdia.
Eman Pilotari Jaia atzo hasi zen, eta gaur goizekoak izan dira azken jarduerak. Frontoia hainbat gunetan zatitu eta pilotan nahiz palan aritu dira adin ezberdinetako gazteak; tailerren ondotik, eliteko pilotarien txanda iritsi da.
Neska pilotariak plazara atera daitezen izenburupeko erreportajean bildu ditu HITZAk EPE eta Emekiren iniziatibaren nondik norakoak. Eskola Kirola programan izena emateko adina duten neskengan pilotarekiko grina piztea da izan da asteburuko jaiaren helburua, aurrenekoz edukiko baitute aukera, aurten, Hondarribiko neskek programaren barruan palan aritzeko.
Ondorengoak goizean goizeko gaztetxoen tailerren hainbat irudi dira.