Hileko azken ostirala izanda, gaur presoen aldeko elkarretaratzea Zabaltzan
20:00etan bilduko dira Irungo erdigunean euskal presoen eskubideen alde. Sakabanaketaren kontra mezua zabalduko dute.
Hilabete guztietako azken ostiraletan egin bezala, gaur ere euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute Irunen. Zabaltza plazan biltzeko deia egin du Etxerat-ek, 20:00etan.
Gaurkoan, sakabanaketa politikaren kritika egingo dute biltzen direnek. 20 urte igari dira Iñaki Saez eta Asier Heriz soraluzearrak auto istripuan hil zirela, haien preso lagun baten bisitatik Euskal Herrira zetozela. Hala, Etxeratek emandako datuen arabera, 198 euskal presoetatik 113 daudela Euskal Herritik at dauden presondegietan (21 Frantziako Estatuan), “hauek euskal espetxeetara hurbildu behar dituzte lehenbailehen”.
Era berean, aske behar luketen hemeretzi preso daudela zehaztu du presoen senideen elkarteak, gaixotasun larriak dituztelako edo 65 urtetik gorakoak direlako. Aldi berean, pandemiak euskal presoen bakartze egoera larriagotu duela adierazi dute.