'Dardara', Berri Txarrak taldearen bidea Amaia KZn
DokuIrunen barruko esaioa izango da gaurkoa, 19:00etan hasita. Bukaeran lanaren egileekin solasaldia egiteko aukera izango da.
DokuIrun egitasmoaren barruan egin berezia gaurkoa (hilak 24, ostirala). Maria Lameiro zuzendariak sortutako Dardarak dokumentala emango dute Amaia KZn, 19:00etan hasita. Berri Txarrak taldearen agurraren ondoren kaleratutako ikus-entzunezkoa da, horien 25 urteko ibilbidean sakontzeko aukera ematen duena batik bat Gorka Urbizuren bitartez. Galde Izagirre irundarra talde horretako batera jotzaile izan zen. Emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da lanaren sortzaileekin.
Asteburuko euskarazko emanaldiekin jarraituz, bihar (hilak 25, larunbata) haurrentzako Tartalo antzerkia jasoko du Amaia KZk (17:00etan, 4,50 euro). Logela Multimediak sortu du antzezlana.
Igandean (hilaren 26an), berriz, elkarlanean oinarritutako ikuskizuna: 12:30ean, Amaia KZn, Irun Hiria Musika Bandak, Mitoen Bandak, eta Ostomila txotxongilo taldeak ikuskizuna eskainiko dute.