Hondarribiko sariaren bigarren jardunaldia hartuko du Jostaldik bihar
Hondarribia Grand Slam torneoaren bigarren saioak Goikoetxea-Aimar eta Olharan-Del Rio zein Arbe-Lopez eta Hormaetxea-Manci bikoteak aurrez aurre jarriko ditu.
Hondarribia Grand Slam sariaren bigarren jardunaldia hartuko du bihar Jostaldi pilotalekuak. Bi zesta-punta partida izango dira bertan: lehena, Goikoetxea-Aimar eta Olharan-Del Rio bikoteen artekoa, 20:00etan, eta bigarrena, Arbe-Lopez eta Hormaetxea-Manciren artekoa, 21:00etan.
A taldeko Goikoetxea-Aimar bikoteak finalerdietarako txartela lor dezake biharko lehian garaile izanez gero. Izan ere, iragan asteburuko Erkiaga-Etxeto bikotearen aurkako garaipenak (2-1) horretarako atea zabaldu dio bikoteari. B taldean, bestalde, Arbe-Lopez bikoteak garaipena eskuratu beharko luke finalerdietatik kanporatua ez izateko.
Jai Alai World Tour lehiaketarako puntuagarria da Hondarribiko saria.