Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bizi osoko zigorra ezabatzeko eskaera, hamaika aldiz biderkatu dute

Arrasaten gaurko Sare Herritarrak deitua zuen mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen atzo, azken asteetan jasotako presioa eta manipulazioaren aurrean. Horren ordez, Euskal Herriko herri guztietara eraman du euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediaren aurkako salaketa dinamikak, hasierako protesta, hamaika aldiz biderkatuz.

Irungo San Juan plazan bildu dira hodarribiarrak eta irundarrak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia,Irun
2021/09/18

Arrasaten gaurko Sare Herritarrak deitua zuen mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen atzo, azken asteetan jasotako presioa eta manipulazioaren aurrean. Horren ordez, Euskal Herriko herri guztietara eraman du euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediaren aurkako salaketa dinamikak, hasierako protesta, hamaika aldiz biderkatuz. Irun eta Hondarribian, elkarretaratze bateratua egin dute Irungo San Juan plazan. Hamarnaka izan dira deialdiarekin bat egin dutenak.

Biziarteko zigorra edo 7/2003 legea salatzeko bitarteko izan dira gaurko protesta horiek, baina baita, egun hauetako “presioa eta manipulazioa” salatzeko ere: “Auzi honetan hainbat hedabide, alderdi politiko eta instituzioetatik ere erantzukizunik gabeko jarrerak hartu dituzte. Horrela, espetxe politikan edozein aldaketa errefusatzen duten horien jarrera indartu dela salatu nahi dugu”. Euskal Herriak bizi duen “une historikoari” erreferentzia egin dio bestalde, Sare Herritarrak, “garrantzi bizikoa da” eta arduraz jokatzeaz gainera, etorkizunaren aldeko apustua egitea eskatzen duen unea dela nabarmendu du, “balorazio positiboa egin izan dugu, urteetako blokeo egoeraren ondoren, urruntze politika bertan behera uzteko egin diren urratsen inguruan, urrats horiek guztiak gauza daitezen kale aktibazioaren bitartez bultzada emanaz. Guztion artean, urratsez urrats, baina atzera begiratu gabe, euskal presoak eta hein senideek oraindik ere jasaten duten eta haien eskubideak urratzen dituen salbuespen legedia amaierara eramateko bidea zabaltzea lortu dugu”.

Mezu bat ere bidali die Sare Herritarrak gaurko elkarretaratze jendetsuen bidez giza eskubideen arteko bereizketa egiten dutenei: “Indarkeriaren biktimak eta pertsona guztien giza eskubideen errespetua kontrajarri nahi izan dituzten horiei gogorarazi nahi diegu giza eskubideak ezin direla partzelatan bereizi; ezin dira batzuk defendatu eta beste batzuk mespretxatu”.

Horren harira pertsona guztien giza eskubideak defendatzen jarraitzeko borondate irmoa azaldu du dinamikak, baita haien alde mobilizatzen jarraitzekoa ere, “erabat bateragarriak dira biktimekiko gure errespetoa eta giza eskubideen edozein urraketaren aurrean egiten dugun salaketa. Mesede eskasa egingo genioke gure herriari eskubideen urraketa horren aurrean isilik geratuko bagina biktimei min handiagoa eragiten diola dioen argudio faltsua erabilita”.

Elkar ulertzeko espazioak bilatzeko unea dela aldarrikatu du Sarek, bizikidetzan aurrera egiteko ahaleginak alde guztietatik egin behar diren zalantzarik ez du, baina horretarako ezinbestekotzat jo du salbuespen legedia bertan behera geldi dadin lanean jarraitzea. Gaur isilarazi nahi izan duten aldarri hau, Euskal Herriko plaza guztietan ozen adierazi dugu: Bizi osorako zigorrik ez!”.

Bizi osorako zigorra

Bizi osorako zigorra edo 7/2003 legea, euskal presoei ezartzeko bereziki sortu zuten, eta bizi osorako zigorrak ahalbidetzen ditu. Une honetan, 40 urteko zigor efektiboa betetzera zigortuta daude 15 euskal preso. Zigor horiek, baina, espetxeen arloko araudian ezarritakoaren kontrakoak dira. 7/2003 legea ezarrita espetxealdi luzatu dieten euskal presoak, legez, kalean izan behar lukete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.