Hondarribia eta Irungo 16 taberna, VII. Bakailaozko Pintxo Txapelketara
Hondarribiko zazpi tabernak eta Irungo bederatzik eman dute izena lehiaketarako. Finala Pasai Donibanen izango da, urriaren 10ean.
VII. Gipuzkoako Bakailaozko Pintxo Txapelketa urriaren 5ean (asteartea) ospatuko dute, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Ekitaldia 16:00etan hasiko da, eta hamabi finalista lehiatuko dira sukaldaritza txapela lortzeko. Joan den urtean Donostiako Oquendo jatetxea izan zen irabazle, eta Hondarribiko Danontzat eta Bi Ondar bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bakailaozko pintxorik goxoena zeinena den egunean bertan erabakiko du bost adituk osaturiko epaimahaiak. Izena emateko epea hilaren 10ean bukatu zen; sua pizten hasteko garaia heldu da. Pintxo bakoitzak, gehienez ere, 2 euroko prezioa izan beharko du, eta establezimenduetan 4 euroko gehienezko prezioagatik saldu ahal izango dute jabeek.
Urrea eskuratzen duen sukaldariari txapela, trofeoa eta Makron gastatu ahal izateko 500 euroko saria emango diote; bigarrenari, trofeoa eta produktu sorta bat, eta hirugarrenak beste trofeo bat eta hainbat produktu jasoko ditu. Aipatutakoez gain, beste zenbait sari ere banatuko dituzte, hala nola, pintxo estetikoena edota pintxo tradizional onenarena.
Guztira Oarsoaldeko eta Bidasoko 28 taberna eta jatetxek hartuko dute parte lehiaketan: bederatzi pasaitar (sanpedrotar bakarra, hiru sanjuandar eta Trintxerpeko bost), hiru oreretar, zazpi hondarribiar eta bederatzi irundar. Honakoak dira:
- Pasaia. La Lonja (San Pedro); Ganbara, Ontziola eta Ziaboga (Donibane); Basurtia, Eguzki, Izkiña, La Bodeguilla eta Tomas.
- Irun. Bakar, Sargia, Basque Corner, Felix Manso Ibarla, Gaztelumendi, Izkira, Zura Taberna Jatetxea, Yenes, eta Manolo Taberna.
- Hondarribia. Errandonea Kantina, Danontzat Gastroteka, Horixe, Mika, Miramar, Larra eta Rafael Jatetxea.
- Errenteria-Orereta. Aker, Irrintzi Taberna eta Xera Gastroteka.