COVID-19aren kutsatzeak pareko mantendu dira aste honetan
Kutsatze tasak behera egin du Hondarribian nabarmen, baina Irunen gora egin du aurreko astekoarekin alderatuta.
Astelehenetik ostegunera, koronabirusagatik kutsatutakoak 56 pertsona izan dira Irunen eta Hondarribian, 49 eta 7 hurrenez hurren. Joan den asteko epe berberean, (hilaren 6tik 9ra) 50 kutsatu zenbatu zituzten Irunen eta lau Hondarribian. Bi kutsatu gehiago beraz joan den astetik honako alderaketa eginda. Kutsatze tasari dagokionean, gora egin du Irunen eta behera Hondarribian. Ondoko koadroan, gaurko tasaren zenbatekoa eta aste osoko positiboen zerrenda ikus daiteke:
Jarraian, bi herrietako tasa eguneratuak, eta aste honetako kutsatzeak:
- Irun. Tasa: 279,03 (joan den asteko ostegunean 234koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 15-13-13-8.
- Hondarribia. Tasa: 88,32 (joan den asteko ostegunean 129koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-1-2-3.