Trikuharri elkartearen 'M' film laburra, larunbaterako proposamena
'Mari eta bere lagun magikoak' izeneko ipuinean oinarritutako filma da, 20 minutu ingurukoa. Euskaraz eskainiko dute proiekzioa.
Larunbat honetan (hilak 18) Jose Miguel Moreda Artolak (Txemi) zuzendutako M film laburra proiektatuko dute estreinakoz Amaia Kultur Zentroan, 19:00etatik aurrera. Trikuharri Elkarte Soziokulturalak sortutako Mari eta bere lagun magikoak izeneko ipuinean oinarritutako filma da, 20 minutu ingurukoa. Euskaraz eskainiko dute proiekzioa.
Sinopsia: Planetaren historia eta egungo egoera azalduko dute filmean, Marik (ama natura) egin zuen bidaia batean izandako bizipen bat kontatuko dute. Bidaia horretan pertsonaia mitologiko ugari ezagutuko ditu.