Trafiko aldaketak Txingudi Korrikaren ekitaldi berri bat medio
Hendaian hasi eta Hondarribiko kiroldegiko atletismo pistan bukatuko da lasterketa; Mendelutik Hondartzara trafiko aldaketak izango dira.
Txingudi Korrikaren ekitaldi berri bat antolatu dute etzirako larunbatarekin. Hendaiatik aterako da lasterketa 16:20ean, eta Irun zeharkatu ondotik Mendelutik sartuko dira korrikalariak Hondarribira. Horrek, udalak jakinarazi duenez, trafiko aldaketak eragingo ditu nahitaez herriko puntu ezberdinetan.
Ondokoak dira aurreikusitako aldaketak:
-
Mendelutik ezingo da sartu. Bidasoa ospitale aldera joan beharko dute ibilgailuek eta handik Amutera. Gero Kostara eta Santa Engraziako biribilgunetik Donostia kalera edo Mendebaldeko Saihesbidera.
-
Bidasoa kaletik Bentako aparkalekura sarrera debekatuta egongo da 16:30etik 18:15era. Bertan daudenak Bernat Etxepare kaletik aterako dira.
-
Matxin Artzu eta Itsasargi kalean aparkatuak daudenak ezin izango dira 16:30etik 18:15era atera.
-
Foru kaletik Portura sartzeko aukera egongo da 16:15etik bukatu arte.
-
Zuloaga kalean aparkatuak daudenak ateratzeko aukera izango dute.