Elizondo eta Mariezkurrena, pala txapelketako garaile
Emeki elkarteak antolatutako Bixi-Bixi Emakume Pala Txapelketa irabazi dute bi palistek; denera sei bikotek parte hartu dute lehian.
Lucia Elizondok eta Maite Mariezkurrenak irabazi dute Emeki elkarteak lehen aldiz antolatutako Bixi-Bixi Emakume Pala Txapelketa. Hilaren 11n, larunbatarekin, aurrera eraman zuten norgehiagoka Soroetako pilotalekuan. Sei bikotek parte hartu zuten hiru orduz luzatutako lehian.
Emekik gogoratu duenez, astearte, asteazken eta ostegunetan pala entrenamenduak aurrera eramaten dituzte emakumeek Soroetan. Horiexek dira, hain justu, Bixi-Bixi lehiaketan parte hartu duten palistak.