Desfilerik gabeko bigarren urtean, elkarretaratzea egin du Jaizkibel konpainiak, 25 urte bete direlako lehen aldiz Alardean parte hartzeko saiakera egin zutenetik hainbat emakumek. Goizean botoa berritzera ere igo dira Guadalupeko Santutegira.
Eskerrak eman dizkio EH Bilduk, duela 25 urte "pertsona direla aldarrikatu eta inor baztertu edo kendu gabe haien tokia hartzen saiatu zirenei". Emakume talde honen argazkia udaletxeko areto nagusian jarri dute "etorkizuneko belaunaldien eredua" direlako.
Lehiaketaren 44. aldi honetan inoizko parte hartzerik handiena izan da: 1.675 lan aurkeztu dira; horietatik 36 euskarazko eleberrian eta 25 euskarazko poesian.
Gaurko egunez, 1996an desfilatu zuen lehenengoz Jaizkibel konpainiak Hondarribiko kaleetatik. Egindakoa azaltzeko, eta etorkizunari begira jartzeko, bideoa egin dute.
Iosu Alvarez, sozialisten bozeramailearen hitzetan, autobusera musukorik eta ordaindu gabe igotzen saiatu ziren erabiltzaile batzuk, borrokaldiak eragin zituztela ere azaldu du.