300eko langatik behera, eremu horian dira Hondarribia eta Irun
Irunen 29 kutsatze hauteman dituzte ostiral, larunbat eta igande artean; Hondarribian 3 zenbatu zituzten ostiralean, eta besterik ez asteburu osoan.
Ostiral, larunbat eta igandeko datuak zenbatuta, koronabirusaren eremu horian dira bai Irun eta baita Hondarribia ere gaur-gaurkoz. Hondarribia zonalde horretan zen joan den astetik, eta tasak behera egin badu ere, kolore horretan mantendu da; Irun laranjatik jaitsi da.
Guztira 32 izan dira joan den asteburuan Bidasoan zenbatu dituzten kasu positiboak. Kurbaren beheranzko joera indartzen doa, astetik astera gutxiago baitira, orobat, kutsatzeak.
Hona hemen datuak, egunez egun, eta aurreko astean zehar bildutakoekin alderatuta:
- Irun: Tasa: 269 (aurreko astean 312koa zen) Kutsatuak: 29 (astelehenetik ostegunera 44 izan ziren). Ostirala-larunbata-igandea: 9-16-4.
- Hondarribia: Tasa: 212 (aurreko astean 247koa zen) Kutsatuak: 3 (astelehenetik ostegunera 12 izan ziren). Ostirala-larunbata-igandea: 3-0-0.