HAPOaren aurrerapen proposamena ikusgai Arma Plazan
Ostiraletik kalean dago HAPOaren aurrerapen proposamena Arma Plazan.
Joan den ostegunean egin zen ezohiko batzarrean, HAPOaren proposamena onartu zen EAJren gehiengoari esker. Honen ondorioz, hurrengo faseari ekin diote, eta aurrerapen proposamena kalera atera dute bi hilabetez. Jendaurrean erakustearen arrazoia, proposamenak jasotzeko asmoz egin dutela eman zuen jakitera ezohiko plenoa baino lehen Txomin Sagarzazu alkateak.
Hortaz, proposamena jada Arma Plazan ikusgai dagoela adierazi du udalak. Irailaren 16 arte astelehenetik igandera ikusi ahalko da, 9:30etik 19:30era, eta hortik aurrera, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.