Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaPolitika

Jendaurrean aurkeztuko dute HAPOaren aurrerapen proposamena

Atzoko ezohiko batzarrean, EAJren gehiengoarekin, HAPOaren aurrerapen proposamena onartu egin zuten. Hortaz, jendaurrean aurkeztuko dute proiektua datozen hilabeteetan. Bestalde, etxebizitza lizentziak urtebetez etetea ere onartu zuten aho batez.

Ezohiko bilkura egin zuten atzo, Areto Nagusian. Ezohiko bilkura egin zuten atzo, Areto Nagusian.
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia
2021/09/03

Tirabirekin hasi zen atzoko ezohiko batzarra, Txomin Sagarzazu alkateak hitza eman zion Abotsanitzeko bozeramaile den Igor Enparani, eta honek, hasierako hitzak de ustezko sexu abusuengatik de atxilotu zuten hondarribiarraren biktimei babesa emateko eta jazotakoa gaitzesteko erabili zuen. Sagarzazuk, orduan, bilkura gelditu egin zuen, bozeramaileekin bildu zen, eta ordubete geroago, jarraitu egin zuten batzarrarekin.

Zazpi puntu ziren bozkatzekoak eta bi bloketan banatu zituen alkateak: HAPOa eta lizentziak urtebetez etetea. Bozketei erreparatuz, esan daiteke, adostasunik gabeko bilkura egin zela; izan ere, aurrera atera ziren HAPOari buruzko aztergai guztiak, EAJren bozkei esker izan ziren. Lizentzien kasuan, baimen batekin izan ezik, denek bat egin zuten.

HAPOa, aurrera

Gai nagusiena zen HAPOaren aurrerapen proposamena onartu egin zuten, eta horretarako, EAJk bere gehiengoa baliatu zuen, oposizioko Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EE abstenitu egin ziren.

Ondoren, HAPOa ingurumen organo eskudunari eta udalerri mugakideei aurkeztearen bozketa izan zen eta oposizio osoak abstentziora jo zuen. Hala ere, berriz ere, EAJren botoekin aurrera atera ziren proposamen hauek, eta ondorioz, alkateak herenegun esan zuen bezala, orain, HAPOaren erakusketa bat zabalduko zaie herritarrei “proposamenak jasotzeko”.

Oposizioko kideek bat egin zuten esaterakoan ez dutela HAPOaren dokumentuak aztertzeko denborarik izan. Aurrerakina bozkatzea baino hamabost egun lehenago jaso zituztela dokumentuak agerian utzi zuen Enparanek, eta salatu zuen oposizioko taldeek ezin izan zutela ekarpenik egin dokumentuan.

Lizentziak etetea

Bigarren zatia, hainbat lizentzia urtebetez eteteari buruzkoa izan zen. Lehenik, Mendelu–Eskapatxulo eremuan eraiki nahi diren eraikuntzetarako lizentziak gelditzea bozkatu zuten eta udal talde ia guztiak alde agertu ziren, Abotsanitz izan ezik, abstentzioaren alde egin zuelako.

Aldiz, denek bat egin zuten Alde Zaharreko eraikinen beheko solairuetan bizilekuak ezartzeko eta etxebizitza turistikoko etxe berrientzako baimenak urtebeterako etetean.

Ezohiko bilkura osoa ikusgai dago esteka honetako bideo batean.

 

 

Erlazionatutako edukiaSozialistek diote HAPOaren proposamena “presaka eta adostasunik gabe” aurkeztu delaHAPOaren aurrerapen dokumentua jendaurrean jarriko dute ostegunean[Erreportajea] Lurrikararen ondoko dardarak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.