Irungo hotelen okupazioa %93ra iritsi da abuztuan
Bidasoa Bizirikek emandako datuen arabera, 2019ko abuztuko antzeko datuak izan dira aurtengoak, hau da, pandemia aurreko zenbakietatik oso gertu ibili dira hiriko hotelak.
Irungo hotelek abuztu oparoa izan dute, okupazioaren %93ra iritsi baitira aurten. Bidasoa Bizirikek emandako datuen arabera, 2019ko abuztuko antzeko datuak izan dira aurtengoak, hau da, pandemia aurreko zenbakietatik oso gertu ibili dira hiriko hotelak, eta iazkoarekin alderatuta, 15 puntuko igoera izan dute pasa den hilean.
Sonia Prada ETH hoteleko zuzendariaren arabera, “ustekabekoa” izan da aurtengo abuztua. “Abuztua beti da ona eta konfiantza jartzen duzu hilabete honetan, baina oraingo honetan jende asko etorri da, ia %100ean egon gara”, esan du.
Hoteletatik harago, hiriko turismo bulegoak 2.20 bisitariri eman die zerbitzu uztaila eta abuztu honetan. Horietatik gehienak Hego Euskal Herria, Katalunia, Aragoi eta Valentziatik etorritakoak izan dira. Atzerritarrak aldiz, bisitari guztien %19 baino ez dira izan. Bidasoa Bizirikeko presidente Miguel Angel Paezentzat āoso datu positiboak diraā aurtengoak eta gaineratu du “uda honetan, pandemiaren aurreko udako beste denboraldi batzuetako datu berdinak edo hobeak” lortu direla,Ā finean, “Irun turismo leku erakargarri gisa finkatzen ari dela”.
Turismo bulegoan naturako ibilbideen gaineko informazioa izan da eskatuena, “pandemiaren ondorioz pertsona askok nahiago izan baitute turismo aktiboa egin eremu naturaletan”, esan du Maria Serrano Bidasoa Bizirikeko presidenteordeak.
Era berean, Oiasso museoan eta bertan antolatzen diren jardueretan 6.600dik gora lagunek hartu dute parte ekaina, uztaila eta abuztuan, 2014tiko udatik eskuratutako datu onena.