Kontratua 2023ko ekainaren 30era arte luzatu du azpeitiarrak. Pozik azaldu dira Real Unioneko zuzendaritza eta entrenatzailea.
Matxin Artzu, Itsasargi eta Zuloaga kaleak erabili beharko dituzte bizikletek; Portuko trafiko dentsitatea jaisteko neurriak iragarri ditu udalak.
Taldekako fasean Pfadi Winterthur, Tatran Presov, Fuchse, Wisla Plock eta Fenixen kontra jokatu beharko du Bidasoak, A multzoan.
Ligaxkaren azken partidak izango dira larunbatean, 20:00etatik aurrera; finalerdietarako azken txartelak lortzeko lehiatuko dira puntistak.
16:00etan jasoko dituzte udaletxean Teresa Errandonea, Ander Elosegi eta Julen Aginagalde Tokio 2020 olinpiar jokoetan parte hartu duten kirolari irundarrak.
Lehendakariaren dekretu berrira egokitu dituzte pertsonen edukiera mugak; bihar sartuko da indarrean neurri berria.
Urriaren 1ean ospatzen da adineko pertsonen omenezko mundu mailako eguna; goizetik iluntzera arteko egitaraua antolatu dute.
Udako etenaldiaren ostean ohiko jarduerari ekingo dio berriro erakustazokak, zuzendaritzako kideen arabera, "jardueraz betetako egutegi batekin".
Mikel Muñoz eta Iñigo Tizon ordezkariak Madrilen garatutako ikerketan izan dira; minbiziaren aurkako tratamenduen ondorioz dastamena galdu duten pazienteak dira programaren ardatza.
Mintzalaguna egitasmoaren aukera ezberdinak ezagutzera eta 'MintzaPoza' praktikatzera deitu ditu Euskaltzaleen Topaguneak hondarribiarrak.
Biharko aurreikusitako parte hartze tailerra urriaren 8ra atzeratu dutela ohartarazi du udalak.
Entseatzeko aretoa ezagutzea eta koruan parte hartu nahi dutenen artean ordutegiak hitzartzea dira hitzorduaren helburuak.
Amute-Kosta Auzo Elkarteak jairik egongo ez dela berretsi du ohar baten bidez. Hala ere, ostiraleko bileran parte hartzera deitu ditu auzokideak.
Amaia Kultur Zentroak jasoko du Neri(H)ari konpainiaren emanaldia. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 7,75 euroan.
'Oiasso zure esku' izeneko jardueran, ikusteko desgaitasuna dutenek objektu arkeologikoen erreprodukzioak, hilarriak eta museoaren maketa ukitzeko esperientzian parte hartu dute.
La Fantastica Banda taldeak The Beatles taldearen musika gerturatuko die haurrei. Musikaz gain ohiko tailerrak ere eskainiko dituzte.
Larunbatean Lesaka kaleko gune berria bisitatzeko aukera izango da. Bisitak iraun bitartean, askotariko jarduerak eskainiko dizkiete etxeko txikienei.
Santa Elena ermitatik irteten den puntuari eragingo dio, eta hesiak jarriko dituzte ez aparkatzeko. Lanak gaur eta bihar artean amaitzea espero dute.
Uztailaren 6an kaleratu zuen Marmokak 'Ez da ez' kanta; oraingoan, haiek ekoitzitako bideokliparen berri eman dute.