Hiri altzariei lekua egiteko "zuhaitzak sakrifikatzea" gaitzetsi du Artiak
Auzo elkarteak salatu du Nafarroa etorbidean 20 zuhaitz moztu dituela udalak edukiontziak jartzeko edo ibilgailuen aparkalekuarekin ordezkatzeko.
Artiako Lagunak auzo elkarteak Twitterren egindako argitalpen baten bidez salatu du Irungo Udala zuhaitzak “sakrifikatzen” ari dela hainbat hiri-altzariri lekua egin edo horiekin espazioak ordezteko.
Adibide gisara aipatu dute azken urteotan Nafarroa etorbideko 250 metroko tartean 20 bat zuhaitz moztu dituztela, puntu horietan edukiontzi berriak jarri edota ibilgailuen aparkalekuak sortzeko.