Willy Wonkak emango dio bukaera udako aire zabaleko zinema zikloari
Hilaren 27an (ostirala) 'Charlie eta txokolate-lantegia' filmarekin gozatzeaz gain, protagonistetako bat ezagutzeko aukera ere izango dute Irungo gazteek.
Datorren asteko ostiralean, hilak 27, hitzordu berezia dute hiriko gazteek Junkal plazatxoan: 22:00etatik aurrera, Charlie eta txokolate-lantegia filma (gazteleraz) aurkeztuko du gonbidatu berezi batek, ikus-entzunezkoaren protagonistetako batek, hain zuzen.
Willy Wonkak harrera egingo die ikusleei eta Charliek txokolate fabrikaren barrura sartzeko behar duen urrezko billetearen aitzakiarekin opari txiki bat egingo die bertaratutakoei. Animazio bereziak udako aire zabaleko zinema zikloari bukaera emango dio.
Emanaldia doan izango da, eta gonbidapenak, -pertsona bakoitzeko hiru gehienez- gunearen sarreran hartu ahalko dira, ikuskizuna hasi baina 50 minutu lehenagotik.