2021/8/19

Azken eguna IHSk eskatutako arropa Kabigorrin uzteko

Tamaina guztietako euritako zirak, oinetakoak, izerditzeko jertseak, galtza bakeroak eta motxilak eskatzen dituzte.

Villanueva eurodiputatuak Irun eta Hendaia artean Europak "nola jokatuko" duen galdegin du

Villanuevak salatu du Europak "Espainia eta Frantzia" artean dituen ardurak eta konpromiso zehatzak hartu gabe jarraitzen duela.

Ingurune Irekia programa Kabia Elkarteak kudeatuko du bi urtez

Iniziatibak 11 urtetik 17ra bitarteko irundarren heziketa eta gizarteratze beharrei erantzutea du asmo, nerabeekin "beren hizkuntza hitz eginez".

Orientazio ikastaroa Lapurriturriko informazio gunetik abiatuta

Mapa eta iparrorratza nola erabili irakatsiko du Gipuzkoako Orientazio Taldeak Erlaitzen. Izen ematea abuztuaren 22tik aurrera egin ahalko da.

Willy Wonkak emango dio bukaera udako aire zabaleko zinema zikloari

Hilaren 27an (ostirala) 'Charlie eta txokolate-lantegia' filmarekin gozatzeaz gain, protagonistetako bat ezagutzeko aukera ere izango dute Irungo gazteek.

Odola emango dute gaur arratsaldean Iraso zentroan

Saioari 16:30ean emango diote hasiera boluntarioek, eta 20:10 inguruan jasoko dute azken poltsa. Odol emaile berriak animatu dituzte.

Gehiago