Hiru entsegu egingo ditu Nabartenea abesbatzak irailaren 4ean abesteko

Junkaleko Amatxoren urteurrenarekin bat egingo du taldeak irailaren 4ean (larunbata). Bizilagunak animatu dituzte saioan parte har dezaten.

Artxibo irudia. Nabartenea abesbatza, Gabonetan, abesten.
Nabartenea abesbatzak Junkaleko Amatxoren bederatziurrenarekin bat egingo du irailaren 4ean (larunbata) 19:00etan izango den mezan parte hartuz.

Saioa prestatzeko entseguak egingo dituzte datozen egunetan; zehazki, hilaren 18an eta 25ean eta irailaren 1ean. Horiek guztiak 19:00etan hasiko dira parrokiko lokaletan (Junkal Karrika 28, 1.) eta parte hartu nahi duen oro bertaratu ahal izango da kantuekin bat egiteko.
 
Esandakoarekin, beste dei berezi bat egin nahi izan du abesbatzak: “Xabier Zuazu omendu nahi dugu, duela urtebete hil zen abesbatzaren arima. Horregatik, Nabarteneako etapa guztietako kantariak deitu nahi ditugu. Animatzen zara?”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.