Nabarmen hobeto, baina eremu gorrian oraindik
Beheranzko joera mantendu da azken astean Hondarribian eta Irunen; 600dik beherako tasa dute bi udalerriek.
Behera egiten ari da kutsatzen kopurua Hondarribian eta Irunen. Hala demostratzen du Osasun Sailak argitaratzen duen koronabirusaren bilakaeraren gaineko txostenak. Asteburuko datuei erreparatuta, hamalau kutsatze izan dira ostiraletik larunbatera Hondarribian, eta 41 Irunen.
Kutsatzeen jaitsierarekin batera behera ere egin dute 100.000 biztanleko hamalau eguneko tasa metatuek eta birsortze indizeek. Hala, bi udalerriek 600dik beherako tasa dute uneotan batetik, eta 0,62ko birsortzea dago Hondarribian eta 0,66koa Irunen, bestetik.
Kopuruak:
- Irun. Tasa: 586,30 (hilaren 1ean, igandean, 888,59koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 17-8-16.
- Hondarribia. Tasa: 559,35 (hilaren 1ean, igandearekin, 906,74koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 8-2-4.