Irungo Harrera Sareak Euskal Herriko erakundeei eskatu die "giza eskubideak errespetatzen ez dituzten politika horietatik" aldentzea eta "ahalegin handiagoa" egitea harrera duina egiteko.
Atzo Biriatura iritsi nahian ito zen migratzaileak "injustizia egoera" baten ondorioa jasan behar izan duela adierazi du udalak. Doluminak eman dizkiote hildakoaren familiari eta ingurukoei.
Atzo zendutako migratzailearen heriotzaren harira adierazpen instituzionala kaleratu du Irungo Udalbatza osatzen duten udal talde guztiek.
Asteburuan izan da eslalom olinpikoaren eta muturreko eslalomaren ur bizietako txapelketa Noguera Pallasera ibaian. 8 domina ekarri ditu etxera Santiagotarrak klubak.
Espainiako selekzioarekin batera parte hartu du eskubaloi jokalariak Tokio 2020n. Egiptori gailendu ondotik eskuratu dute hirugarren postua.
Galizian lehiatu da gizonen lehen ontzia asteburuan, eta bosgarren eta bigarren sailkatu dira bertan; Hondarribia B-k laugarren bukatu zuen Pasaiako uretan egindako estropada.
Beheranzko joera mantendu da azken astean Hondarribian eta Irunen; 600dik beherako tasa dute bi udalerriek.