Trafikoari eragingo dio Donostiako klasikoak
Irundik ere igaroko da Donostiako Klasikoa, larunbatean. Goizean, emakumeen lasterketa pasako da aurrera, eta, arratsaldean, gizonezkoena.
Donostiako Klasikoa larunbatean jokatu da, eta Gipuzkoako beste zenbait herritatik bezala, Irundik ere pasatuko da. Goizean, emakumeen proba izango da, eta, arratsaldean, gizonena.
Horrek trafikoari zuzenean eragingo dio, eta, goizean, 11:15etik aurrera, Zubimuxuko biribilgunetik eta saihesbidetik Hondarribira joateko bidea itxiko dute. Ondoren, proba igaroko den kale guztiak itxiko dituzte: Letxunborro hiribidea, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Elizatxo hiribidea. Horrez gain, mozketak beste kale batzuei ere eragingo die; horrenbestez, saihesbidea edota AP8 autobidea erabiltzea gomendatu du udalak. Desbideraketak 12:30ean bukatzea espero dute.
Arratsaldean, berriz, 15:15etik aurrera, Zubimuxuko biribilgune eta saihesbidetik Hondarribira joateko bidea moztuko da, baina, kasu honetan, kale gehiago moztuko dituzte: Letxunborro hiribidea, Hondarribia kalea, Pinudi, Lope de Irigoien (saihesbideko sarrera), Artiga ibilbidea eta Meaka. Handik Erlaitzera joko dute txirrindulariek. Lasterketak iraun bitartean, Elizatxo hiribidea eta AP8 autobidea izango dira udalak proposatu dituen errepide alternatiboak.
Autobusei ere eragingo die lasterketak, L1, L2, L3 eta L4 lineei, eta horrenbestez, honako aldaketa hauek egingo dituzte.
Goizean
- L1 linea (Zaisa-Ospitalea): Ospitalerantz, 11:00etatik 12:30era, ohiko ibilbidea egingo du, baina Nafarroa hiribidetik jaitsiko da autobusa, gero, Txingudi Ikastolatik ospitaleraino igotzeko.
Zaisa alderantz, berriz, 11:00etatik 12:30era, Txingudi Ikastolan gelditu eta gero, saihesbidea hartu, eta Osinbiribileraino joango da. Han itzulbidean sartuta, ohiko ibilbidea egingo du. - L2 linea (San Juan-Katea-Txingudi): Fermin Calbeton kaleko 11:30, 12:00 eta 12:30eko autobusak Olibondoen biribilgunetik abiatuko dira.
- L3 linea (San Juan-Artia): Ohiko ibilbidea.
- L4 linea (San Juan-Antzaran-Olaberria): 11:15etik 12:30era ez da autobusik bermatuko lasterketa igaro bitartean.
Arratsaldean
- L1 linea (Zaisa-Ospitalea): 15.00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Hondarribia kalean, GI 636 errepidean, eta Artia ibilbidean zirkulazioa etengo baita.
- L2 linea (San Juan-Katea-Txingudi): 15.00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Letxunborro hiribidean, zirkulazioa etengo baita.
- L3 linea (San Juan-Artia): 15.00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Artia ibilbidean, zirkulazioa etengo baita.
- L4 linea (San Juan-Antzaran-Olaberria): Ibilbidea ohikoa izango da.