Euskara arloko diru laguntzak eska daitezkeela gogoratu du udalak
Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskaera epea. Entitate, ikastetxe eta elkarteek udalaren webgunearen bitartez izapidetu beharko dute; herritarrek, aldiz, BAZ bulegora jo dezakete.
Euskara arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dela gogoratu du Hondarribiko Udalak. Irailaren 15era arte eska daitezke laguntza ekonomikoak. Entitate, ikastetxe eta elkarteek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, bertan; herritarrek, ordea, Internetez gain, BAZ bulegora jo dezaketela nabarmendu dute.