Azken Portuko hitzarmena behin betiko onartzea bozkatuko dute biharko plenoan
Hasteko, udala eta Brioche Pasquier Recondok sinatutako hitzarmenari aurkeztutako alegazioen gainean eztabaidatuko dute zinegotziek.
Azken Portuko hitzarmenaren gaineko eztabaida berriro iritsiko da plenora, oraingoan, behin betiko onartzeko. Hasteko, akordioari aurkeztutako alegazioen inguruan eztabaidatuko dute zinegotziek, eta, ondoren emango dute euren botoa.
Hitzarmen horrek aurrera egiten badu, udalak egun Brioche Pasquier-Recondorena den eremu industriala birkalifikatuko luke etxebizitzak eraikitzeko asmoarekin. Ekologisten iritziz, udala eta Brioche-Pasquierren akordioak okupazio artifiziala betikotuko luke, eremu horrek duen garrantzia ekologikoa kontuan hartuta.
Bidasoaldeko Lagunak-ek alegazioa aurkeztu duela jakinarazi zuen ekainean.
Horrez gain, beste hamabost puntu izango dituzte aurretik eztabaidatzeko. Horien artean, aurrekontuen kreditu aldaketak, Lanpostuen Zerrenda aldatzeko proposamena eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela eta erreserba bereziak arautzen dituen udal ordenantzat aldatzeko proposamena.
Gai ordena
1.-2021ko ekainaren 18an eta 25ean egindako bilkuren aktak onestea.
2.- Alkatearen, Ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien berri ematea.
3.- Alkatetzaren 2021eko ekainaren 23ko 607 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea.
Ebazpen horren bidez onesten da kreditu gerakinak sartzeagatik 4/2021 zenbakiko
kreditu-aldaketaren espedientea.
4.- Alkatetzaren 2021eko ekainaren 23ko 609 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea.
Ebazpen horren bidez onesten da 2021eko Aurrekontu Orokorraren barruan, kredituak
transferitzeko araubidez, 7. kreditu-aldaketaren espedientea.
5.- Alkatetzaren 2021eko uztailaren 2ko 642 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea.
Ebazpen horren bidez onesten da 2021eko Aurrekontu Orokorraren barruan, kreditu-
gehigarriaren modilatean, 9. kreditu-aldaketaren espedientea.
6.- Alkatetzaren 2021eko uztailaren 14ko 691 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea.
Ebazpen horren bidez onesten da 2021eko Aurrekontu Orokorraren barruan, modalitate
kreditu gainkuntza, 8. kreditu-aldaketaren espedientea.
7.- Alkatetzaren 2021eko uztailaren 20ko 714 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea,
zeinaren bidez eskuordetzen baita Kulturako, Hiri-bultzadako, Kiroletako eta Euskarako
Informazio Batzordeak uztailean egingo duen bilkura bereziaren presidentetza.
8.- Udalaren zeramika tailerreko espezializazio-ikastaroei dagokien tasaren ezarpena.
9.- Aurrekontu Plantilla eta Lanpostuen Zerrenda (LZ) aldatzeko proposamena.
10.- 2021ko Aurrekontu Orokorren 10. Kreditu aldaketa egiteko (kreditua gehitzeko)
proposamena.
11.- Arkeolan Fundazioaren aldeko diru-laguntza ematea nominatiboa aitortzea.
12.-Artaleku eta Azken Portu udal kiroldegien kudeaketa eta ustiapenaren kontratuari
buruzko espedientea. 2021-01-01etik 2021-06-30erako ordeka ekonomiko berrezarri
dadin onestea.
13.-Berrestea Alkatetzaren 2021eko ekainaren 25eko 622 zenbakiko Ebazpena, hiri
barruko garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeari buruzkoa. "Gautxori"
linearen zati bat berriz jartzea.
14.- Alegazioak ebazteko eta Azken Portuko hirigintza-antolamenduko hitzarmena
onesteko proposamena.
15.- Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela eta erreserba bereziak
arautzen dituen Udal Ordenantzaren aldatzeko proposamena. Hasierako onespena.
16.- Eskaerak eta galderak