Ainhoa Larrañagaren kontzertua, bihar
Ainhoa Larrañagak 'Eskuminak' kanta propioekin egindako diskoa aurkeztuko du Junkal plazatxoan. 'Goazen' telesailean egin da ezagun.
Ainhoa Larrañagak kontzertua eskainiko du, bihar, 20:00etatik aurrera, Junkal plazatxoan. Eskuminak lehen diska aurkeztuko du hernaniarrak.
Kanta propioak bildu ditu lan horretan, eta, hala nola, Iker Lauroba izan du alboan.
Larrañaga aktore lanetan ere ibiltzen da, eta Goazen eta El internado de las cumbres telesailengatik da ezagun.
Sarrerak doan dira, eta ikuskizuna baina 50 minutu lehenago eskuratu ahal izango dira, Junkal plazatxoan bertan. Segurtasun neurri guztiak bete beharko dira, maskara eta edukiera, besteak beste.