Olinpiar Jokoetako final laurdenetan da Julen Aginagalde
Espainiako selekzioak 32-25 irabazi dio gaur Brasili, eta sailkapen fasea gainditzea lortu du jokatutako hiru partidatatik guztiak irabazi ondoren.
Tokioko Olinpiar Jokoetan beste pauso bat gehiago eman du Julen Aginagaldek, eta dagoeneko final laurdenetan da. Gaur egurdian Espainiako selekzioak beste garaipen bat lortu du, oraingoan, Brasilen kontra, eta lortutako bi puntuei esker, dagoeneko matematikoki sailkatuta dago Olinpiar Jokoetako final laurdenetarak: sailkapen fasean jokatu dituen hiru partidetatik guztiak irabazi ditu.
Gaurkoan, emaitza ez da aurrekoetan bezain estua izan, eta 25-32 irabazi dio Aginagalderen taldeak Brasili. Edozein modutan, Aginagaldek minuturik jokatu gabe jarraitzen du; gaurkoan ere deialditik kanpo geratu da.
Lehen fasea bukatzeko, oraindik bi jardunaldi falta zaizkio Espainiari, Frantzia eta Argentinaren kontra.