Julen Aginagalde final laurdenetatik pixka bat gertuago
Espainiako selekzioarekin dabil irundarra, eta taldekako faseko bi partiduak irabazi ditu. Hurrengo aukera Brasilen kontra izango da.
Tokioko Olinpiar Jokoetan da Julen Aginagalde irundarra, Espainiako selekzioaren hamasei hautatuetako bat izan delako. Espainia taldekako fasea jokatzen ari da, eta oraingoz, bi partida jokatu ditu eta biak irabazi.
Atzo izan zen azkeneko lehia Norvegiaren kontra, eta 28-27 geratu zen markagailua Espainiaren alde. Horrenbestez, final laurdenetara pasatzeko pauso bat gehiago eman du.
Aginagaldek, ordea, ez du aukera izan minuturik jokatzeko. Ikusteke dago Jordi Rivera entrenatzaileak aukera emango dion hurrengo partiduan, Brasilen kontra. Bihar izango da, 12:30ean.
Taldekako fasean beste bi partida izango ditu, ondoren: Frantziaren kontra (ostiralean, 07:15ean), eta Argentinaren kontra (igandean, 07:15ean).