Gijongo sexu erasoa gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak
Lau gizonezko atxilotu dituzte, bi emakume bortxatzea egotzita, horietako bat gipuzkoarra. Bidasoko Asanblada Feministak indarkeria matxistak ez duela etenik salatu du.
Atzo lau gizonezko atxilotu zituzten Gijonen ostiral gauean, bi emakume bortxatu zituztelakoan, Gijonen (Espainia). Biktimetako bat Bergarakoa da. Bidasoko Asanblada Feministak sexu erasoa “irmotasun osoz” gaitzetsi du.
Antolakuntza feministaren arabera, indarkeria matxistak ez du etenik, eta “emakumeak hiltzen, erasotzen eta bortxatzen” jarraitzen du. Horrez gain, “adorea” bidali diote biktimari, “harekin eta bere familiarekin bat egiten dugu”. Beste behin gogorarazi du “ez esatean, ezetz” dela.
Bi biktimek 22 eta 23 urte dituzte. Horien arabera, hitzordua egina zuten gizon batekin Gijongo taberna batean, eta hark proposamena egin zien ostatu batera joateko. Bidean, ordea, beste gizon bat batu zitzaien, eta gelara iristean, beste bi. Han eraso egin zieten, eta bortxatu.
Erietxean artatu zituzten bi emakumeak.