Diploma olinpikoarekin geratu da Ander Elosegi
Zortzigarren tokian bukatu du, 106.59ko denborarekin, azkarrenetatik urrun. Laugarren diploma olinpikoa lortu du irundarrak.
Ander Elosegik ezin izan du dominarik lortu Tokio 2020 Olinpiar Jokoetako finalean. Zortzigarren tokian bukatu du irundarrak, 106.59ko denborarekin. Jaitsieran ate bat ukitu du, eta penalizazioa eduki du. Urrezko domina Benjamin Savek eslovakiarrarentzat izan da (98.25); zilarra Lukas Rohan txekiarrarentzat (101.96) eta Sideri Tasiadis alemaniarrarentzat (103.70).
Laugarren finala izan da Elosegirentzat Olinpiar Jokoetan, eta laugarren diploma olinpikoa. Aurrekoak, Beijing, Londres eta Rion lortu zituen.
Sare sozialetan hainbat pertsona eta entitatek egin diote aipamena Elosegiri.
Zorionak @anderelosegi !!!! @Irun_informa -ren izenean Zorionak!!!! 👏👏👏 https://t.co/AFQg2pOcvp
— Jose Antonio Santano (@jasantano) July 26, 2021
🏆 Tokiorako bide luzeak ez du dominaren saririk ekarri, baina egindako lanaz eta zutaz harro, @anderelosegi!!! 💪🏼💪🏼#Tokyo2020 #TogetherStronger https://t.co/HnTspTR1td
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) July 26, 2021
@anderelosegi-k 8. postuan bukatu du Tokioko Jokoetako eslalom piraguismoko finala. Bere 4. diploma eskuratu du Basque Teameko palistak baina ez da oso gustura geratu egindako jaitsierarekin. Sentsazio gazi-gozoa geratu zaio, gehiago lortzeko maila erakutsi baitu finalaurrekoan. pic.twitter.com/WOAcs47nA9
— BAT Basque Team (@BATbasqueteam) July 26, 2021