Ander Elosegi finalerako sailkatu da
Finalerdietan hirugarren denborarik onena egin du piraguistak C1ean: 103.15. Dominaren bila irtengo da, gaur, 08:45etik aurrera.
Ander Elosegik laugarren finala jokatuko du Olinpiar Jokoetan. C1eko finala gaur bertan jokatuko da 08:45etik aurrera, eta irundarra domina baten bila irtengo da.
Tokio 2020ko finalerdietan hirugarren denborarik onena egin du piraguistak: 103.15.
Finalean Martin Thomas frantziarra (100.65), Daniel Watkings australiarra (101.28) eta Matej Benus eslovakiarra eta munduko txapeldunordea (106.40) izango ditu arerio zuzenak.