COVID-19a: Irungo eta Hondarribiko tasa 1.000tik gorakoa da
Astelehenetik ostegunera koronabirusagatik 261 positibo hauteman dituzte Irunen eta beste 63 Hondarribian. Joan den asteko epe berberean 242 izan ziren.
Astelehenetik ostegunera (atzora) Irunen eta Hondarribian COVID-19agatik izandako kutsatuak 261 izan dira denera, 198 Irunen eta 63 Hondarribian. Joan den asteko epe berberean (hilaren 12-tik 15era) bildutako positiboen kopurua 242koa izan zen.
Kasuen gorakadak eragina izan du 100.000 biztanleko tasetan. Irun eta Hondarribia 1.000ko tasatik gora daude.
Jarraian, bi herrien egoera epidemiologikoa, zifretan:
- Irun. Tasa: 1.131 (joan den asteko ostegunean 848koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 37-59-59-43.
- Hondarribia. Tasa: 1.000 (joan den asteko ostegunean 659koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 14-15-23-11.