Euskal Herriko Gazte Orkestrak Hondarribia bisitatuko du asteazkenean
Lau eguneko biraren barruan eskainiko du emanaldia orkestrak; Mozart eta Brahmsen obrak entzuleei hurbilduko dizkiete gazteei.
Lau eguneko biraren baitan Hondarribian emanaldia eskainiko du Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO), asteazkenean (hilak 28), Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Kontzertu sortaren barruan, Gasteiz, Donostia eta Bilbo ere bisitatuko ditu gazte taldeak. Mozart eta Brahms konpositoreen obra interpretatuko dute musikariek.
Sarrerak 12 euroan daude salgai, 5euroan 18 urtez azpikoentzat, Internet bidez edo Arma Plaza informazio gunean.