Carmen Becerrak zabalduko du bihar aurtengo gitarra jaialdia
Igandera bitartean luzatuko da Hondarribia Peniscola Nazioarteko XIX. Gitarra Jaialdia; gitarra klasikoari dedikatutako festibalak genero ezberdinak hurbilduko dizkie interesdunei.
Bertan da Hondarribia Peniscola Nazioarteko XIX. Gitarra Jaialdia. Gaur eman dituzte festibalaren inguruko xehetasunak Maria Serrano zinegotziak eta Carles Pons i Altes zuzendari artistikoak Turismo Paradorean egindako agerraldian. Bihar hasiko eta igandera bitartean luzatuko dela jakinarazi dute.
Carmen Becerrak zabalduko du aurtengo ekitaldia Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Sartzea debalde den arren, gonbidapenak aldez aurretik jasotzea ezinbestekoa dela gogoratu du udalak. Internetera edo Arma Plaza informazio gunera jo dezakete interesdunek horretarako.
HITZA-k Hondarribia Peniscola Nazioarteko XIX. Gitarra Jaialdiaren inguruko erreportajea argitaratuko du ostiraleko papereko edizioan.