Bisita gidatuak Menchu Gal eta Amaia KZko erakusketetara
Ainara Oskozen 'Denboraren haria' eta Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren erakusketak gertuagotik ikusteko aukera izango dute irundarrek.
Egun Amaia Kultur Zentroan zein Menchu Gal aretoan ikusgai dauden erakusketak gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute irundarrek. Izan ere, bisita gidatuak antolatu dituzte Ainara Oskozen Denboraren haria eta Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren erakusketetarako.
Denboraren haria erakusketak Oskoz “intimo eta pertsonalagoa” erakusten du. Aretoko bi gelak artistaren hari pertsonalari dagozkion objektuekin apaindu dute. Nondik datorren, norbanako eta artisa gisa nor den eta zergatik den horrelakoa islatu du artista irundarrak. Erakusketa abuztuaren 29ra bitarte egongo da ikusgai, asteazkenetik larunbatera, 1:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan aldiz, 11:30etik 13:30era.
Bisita hauek larunbatero izango dira (honetan, abuztuaren 7an eta abuztuaren 21ean), 19:00etan. Bertaratzeko aldez aurretik izena eman beharko da, 943 50 54 08/07 telefonoetara. Taldean gehienez 10 lagun onartuko dituzte.
Igande honetan aldiz, bi bisita gidatu eskainiko dituzte Ferreira, Larrasa eta Alonsoren erakusketarako. Tokiko hiru artistek Adour-Bidasoa sariaren edizioren bat irabazi dute azken urteotan, eta hirukotearen lan berriak bildu dituzte erakusketan. Lehen bisita 11:30ean izango da, eta bigarrena berriz, 12:30ean (45 minutukoak izango dira).
Bisitan artistek hartuko dute parte. Izena emateko helbide honetara idatzi beharko da.